HEMEROTEKA




Hemeroteken eginkizun nagusia  garai batean argitaratu diren lanak gordetzea da, horiek denboran zehar babestu ahal izateko. Lan horien artean egile ezberdinen liburuak, egunkarien zein aldizkarien aleak edo ikerketa baten ondorioz argitaratutako ikerlanak agertzen dira. Kasu honetan, hemeroteka digitalek eskaintzen duten beste xehetasun bat da hainbat euskarrietatik informazio biltzen dutela, adibidez, gai baten inguruan duela 40 urte ateratako argazkiak eta egindako bideoak. 


Orokorrean hemeroteketan agertzen den informazioa berrikusketak pasatu dituzte, orduan bertan agertzen diren elementuek egiazkotasun maila altu bat izan ohi dute. 


EMD izeneko hemeroteka artxiboen berrikuspenari erreparatuz ikus daiteke nola dokumentuak alfabetikoki sailkatzen diren, eta sailkapen hori egiterakoan obraren izenburuaren lehenengo letra kontuan hartzen da, ez egilearen izenaren edo abizenaren lehenengo hizkia.


Bestalde, naiz eta informazioa alfabetikoki multzokatzeko modu egoki bat, kronologikoki ez dago ordenatuta. Kasu honetan jarraipen kronologiko bat mantentzea adierazgarria da, hemeroteka honetan XX. mendean zehar alderdi politikoen argitalpenak agertzen direlako, orduan irakurleari errazagoa egingo zaio aurkitzea adibidez, zer esan zuek EAJk 1906. eta 1910. bitartean, eta ez informazio hori sakabanatuta aurkitzea "A" letratik hasten direnen dokumentuen artean. 


Informazio bilatzeko aukerari dagokionez, nabigazio-barra bat dago non hizki bat jarriz gero atal horretara bidaltzen zaituen. Adibidez, Falange Española Tradicionalista y de las J.O.N.S. alderdiak publikatutako dokumenturen bat aztertu nahi bada, nabigazio barran "F" hizkia idatzi orduko alderdiak publikatu dituen lanen atalera bideratzen zaitu. 


Azkenik, informazioa bilatzeko orduan hemerotekak atal bat dauka non kontsulta daitekeen urte jakin batean argitaratu diren lanak. Hori egiteko "hautatu urtea" izeneko kutxatila batean data zehatz bat idatzi behar da.




 



Iruzkinak