ABC egunkariaren analisia
Ikusgarritasunari harira, Googleko bilatzailean ABC jartzerakoan agertzen den lehenengo gauza egunkari honen webgunea da eta horren azpian egunkari horrek igo dituen azkenengo artikuluak agertzen dira.
Eguneraketari erreparatuz, ez dira agertzen eguneraketen datak. Eskaintzen duen informazio maila handia da, kultura, kirola, politika, gizartea eta beste atalei buruzko edukiak ditu. Aipatutako atalez gain, Autonomi Erkidego jakin batzuekin lotutako informaziora bidaltzen duten sekzio bat dago, baina ez dira agertzen Autooni Erkidego guztiak.
Informazioa argi ulertzeaz aparte nahiko zehatza da, ikus-entzunezko edukiek lagungarriak dira jorratzen den gaiari buruzko informazio gehigarria izateko. Artikulu guztiek irudiren bat dute baina bideoa soilik batzuetan ikus daiteke. Irudien aukeraketa gaiaren arabera antolatzen da, adibidez ekonomiarekin zerikusia duten albiste batzuk argazkiak izan beharrean grafikoak dituzte eta politika zein gizartea jorratzen duten albisteek orokorrean politikarien edo beste pertsonai garrantzitsu baten argazkiak dituzte. Ikus entzunezko zenbait material soilik eskura daiteke irakurleak egunkari horren harpidetza ordaindu baldin badu. Atal horiek ABC premium izena dute.
Egunkari bat denez, webgunera igotzen den edozein berrik bere izenburua eta egilea dauka, honekin batera artikulu horiek egunero eguneratzen dira, ordu bakoitzean artikulu berriren bat igotzen da, guzti horietan zein ordutan igo diren agertuz.
Kontaktuan jartzeko zenbakirik edo helbiderik ez dago, baina ABCren sare sozialetara joateko estekak ditu. Webgunera heltzeko erraztasun handiak daude lehen aipatu den bezala, Googleko bilatzailean lehenengo aukera delako. Honekin lotuta, lotuneek erraz funtzionatzen duten, irakurleak bilatzen ari den tokira bidaltzen diolako, baina betilek noizean behin iragarki baten leihora bideratzen diote.
Diseinua nahiko sinplea da, egunkariek orokorrean nahiago dutelako diseinu sinple eta ulergarri bat egitea sormen handiko diseinu korapilatsu bat egitea baino. Amaitzeko, erabilgarritasunari mesede egiten dio argi eta garbi ikusten delako atal bakoitza non dagoen kokatuta.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina